Hegoaldeko hemisferoan uda hastekotan baita, Lapurdiko bortz ikerlari Kergelen uhartetarat gan dira berriki ikerketa zonbait egiterat. Hauen artean, badira Senpereko INRA hidrologia zentroko kideak. Hango arrainak, aintzirak eta itsas bazterrak ikertu nahi dituzte. Ez zaiote erraten ahal bakantzetarat gan direla uharte hortan biziki hotz egiten baitu beti. Tenperatura beroenak bortz gradutan kokatzen dira eta hotzenak zeroz azpitik bortz gradutan. Apirila arte, lan ainitz eginen dute, hauen artean, hiru asteko espedizio bat itsasontzi batean.