Arras kantaldi berezia ikusteko aukera izan genuen azaroaren 8an Sorginen Museoan. Egun horretan 399 urte bete ziren gure hainbat herritarrek zigor haundiak jaso zituztela, sorginak zirela aitzakiarekin.
Beren omenez antolatua zen kantaldia, eta bertan kantu diferenteak, goxoak eta hunkigarriak eskaini zituzten Maddi Oienart, Anari, Maialen Lujanbio eta Judith Monterok. Gainera, usaian kantaldietan aunitz ikusten ez diren musika-tresnen laguntza izan zuten: saxofoia, klarinetea, biolontxeloa eta musika esperimentala.
Ikusleen aldetik ere arrakasta pulita izan zuen kantaldiak, 70 lagun inguru bildu baitziren Museoan.