Nekazarien egoera salatzeko manifestazioarekin bat egin du EHNEk

ttipi-ttapa 2009ko azaroaren 25a

Nekazaritza eta abeltzaintzako sektoreak inoiz bizi duen krisi larri honen aitzinean, EHNE-Nafarroa sindikatua motorrak berotzen hasi da eta hala, azaroaren 20an kontzentrazioak egin zituen Nafarroa osoan. Nekazari eta abeltzainek jasaten dituzten ekoizteko kostu garestiek eta jatorrizko prezio baxuek nekazaritza errentan eragin duten murrizketa salatu zuen EHNEk.  Horrez gain, ASAJA, UPA eta COAG estatuko nekazaritza erakundeek, joan den larunbaterako, azaroak 21, Madrilen Nekazaritza txirotzen ari da, mugitu leloarekin deitua zuten manifestazio deialdi bateratuarekin ere bat egin zuen eta harat joanen zela iragarri zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun