Argazkiei erreperatu besterik ez da egin behar, duela bi asteko euriteek herrian zenbaterainoko kalteak eragin zituzten ikusteko. Zubitekoborda baserrirako bidean, adibidez, lur-jauzi haundia izan zen, eta baserrira joateko biderik gabe dago geroztik Zubitekobordako bikotea. Oinez pasa daitezke, baina autoz ez. Horrez gain, ardi borda bat ere bota zuten euriteek. Udala, bere aldetik, Nafarroako Gobernuko teknikariak noiz etorri zain dago. Teknikariek arazoari zein irtenbide ematen dioten ikusi nahi du, horren arabera neurri bat edo beste bat hartzeko. Arazoa nahiko haundia baita.