Urtero bezala, Ibintza Kultur Taldeak Kultur Egunak prestatu ditu. Abenduaren 4an hasi eta 6ra bitarte eginen dira ekitaldiak. Hona hemen egitaraua:
Abenduak 4, ortzirala
•20:30ean talo jatea eginen da Herriko Etxeko ganbaran.
•Ondotik mus txapelketa (16 urtetik goitikoentzat). Izena ematerakoan bortz euro ordaindu behar dira bikoteko. Txapeldunentzat zerrikume bana izanen da. Bigarren eta hirugarren sailkatuek ere sariak izanen dituzte. Partxis txapelketa ere eginen da.
ABENDUAK 5, Larunbata
•11:00etan haurrendako tailerrak.
•11:00etan gaztetxoendako argazki lehiaketa (9-14 urte). Argazki kamara digitala etxetik eraman beharko da.
•13:30ean haurren bazkaria Herriko Etxeko Ganbaran.
•17:00etan Korri pailazoaren Show berria prestatzen ikuskizuna.
•21:30ean bertso afaria Herriko Ostatuan. Txartelak abenduaren 3a arte salgai.
•Ondotik dantzaldia Joxe Angel akordeoilariarekin.
ABENDUAK 6, Igandea
•Lerro hauek idazterakoan zehaztu gabe zegoen ekitaldiren bat izanen da.