Eskualdeko hainbat esne-ekoizle biltzen dituen Belate Esnekiak enpresak Espainiako Elikagaiak 2008 saria jaso du behi-esnearen ekoizpen mailan. Lacturale izeneko esne marka berria merkaturatuz hartu du aipatutako saria Belatek. Enpresa 2006an sortu zen eta gaur egun, Nafarroako 35 abeltzain biltzen ditu. Tartean daude, Arizkun, Donamaria, Beintza-Labaien, Oitz, Leitza eta Urrotzeko ekoizleak. Lacturale esne marka 2008ko urrian merkaturatu zuen, eta nazioarte mailan hainbat sari eskuratuak ditu lehenago ere: Urteko Zaporea 2008 aipamena, Bartzelonako Elikagaien Azokan eta Goi Mailako Zaporea 2009 aipamena Bruselan.