Parte-hartze bikaina egin dute aurten ere herritarrek Behobia-Donostia lasterketan. Eguraldi txarrari gogor egin, eta han atera zen argazkiko kuadrilla eta hor ageri ez diren bertze batzuk ere bai. Ana Zelaietak lan bikaina egin, eta emakumeetan hamargarrena izan zen. Santi San Migel, Alfredo Telletxea, Xabier Bañares, Jabier San Migel, Jon Apezetxea, Felipe Ganboa, Joxerra Aldabe, Alejandro Maylin, Mikel Telletxea eta Marga Erdozainek ere osatu zuten ibilbidea. Ez zuen Errekako jantzi berriak estreinatzeko eguraldirik onena egin, baina argazkian kamiseta bederen ikus daiteke. Fermin Oteiza narbartearra ere Errekako jantziekin dago.