Jende aunitz elkartu zen azaroaren 13an ferien aitzakian. Eguraldia, gainera, ederki portatu zen eta jendeak ez zuen aukera alferrik galdu. Aziendetan, 25 behi eta 15 behor, pottoka eta asto atera zituzten, eta horrez gain, gisa guztietako produktuekin 150 postu paratu ziren. Metro lineala 11 eurotan eskaini zen.