Joan den azaroaren 14an herriko basurde ehiztariek zorteko eguna izan zuten, lau basurde hiltzea lortu baitzuten. Haietako bat 110 kilokoa, Juan Antonio Ibarrak hil zuena. Argazkietan basurde hori zintzilikatua eta larrutzeko prest ageri da. Denboraldia hasi zenetik 25 inguru basurde hil dituzte herriko ehiztariek.