Joan den urtean izan zuten harrera ona ikusita, aurten ere Eskolako Guraso Elkarteak 2010.urterako egutegiak aterako ditu. Aurtengo ikasturtean herriko eskolan dauden ikasleen argazkiekin egindako egutegia izanen da eta hiru eurotan egonen da salgai herriko denda eta ostatuetan.
Bertzetik, Guraso Elkarteak beraien logotipoa daramaten kamisetak ere egin ditu, baina hauek ez dira salgai egonen, herriko eskolako haurrentzat bakarrik izanen baitira.
Eguberriak eta inauteriak hurbiltzen ari direla eta, egun horietako antolakuntzarako bilerak egiten ere hasiak dira gurasoak.