Nafarroako Kirol Jolasen barrenean, laugarren urtez segidan, mendi ateraldiak egiten hasi dira Nafarroako 10 eta 17 urte arteko mendizale gaztetxoak. Tartean dabiltza Berako Larun Mendi, Sunbillako Ulibeltzat eta Lesakako Beti Gazteko neska-mutikoak ere.
Igande honetan, azaroaren 22an, Urbasara joan ziren, Pilatosen Balkoira, handik Urederra errekaren iturburura jautsi ziren eta inguru zoragarri horretatik Bakedano herrira joan ziren. Bertan beraien bokatak jan eta etxera itzuli ziren autobusetan. Berako Larun Mendi eta Sunbillako Ulibeltzak neska-mutikoak izan ziren igandeko ateraldian, lesakarrek gripearen ondorioz ezin izan baitzuten agertu.