80 urtekoei omenaldia abenduaren 3an

Joseba eta Nerea 2009ko azaroaren 24a

San Francisco Javier eguna probextuz, urtero bezala, Larraburua Jubilatu Elkarteak omenaldi berezia eginen die aurten 80 urte betetzen dituzten herritarrei. Aurten zazpi izanen dira omenduak: Peruneko Maria Cristina Elizagoien, Exkutuko Juan Pedro Bertiz, Iruneko Bordako Maria Isabel Irazoki, Amuseneko Daniel Sanzberro, Urzelaiko Santiago Olasagasti, Intzeko Bordako Maria Jesús Irigoien eta Bekozubiko Milagros Santesteban. Meza Nagusia eginen dute goizean eta ondotik bazkaria Larraburua Elkartean. «40 lagunetik goiti bilduko gara, omenduen, lagunen eta familiakoen artean», erran digu Jose Jabier Zubieta Larraburuko presidenteak. Oroigarriak eta loreak emanen dizkiete omenduei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun