Hogei metroko gela ttikiak,
hezetasunak atean…
Overbooking-a ematear da
Iruritako partean
orratz bat ere ez zen sartuko
hainbertze ume artean.
Gobernua (e)ta Udala trankil
omen daude bitartean
nafarron zergak administratzen
“Krisia hartuz menpean”
Berrehun metro karratu duen
bulego eder batean.
Adostutako “gure eskola”
Corellan gelditu al zen?
Ez patiorik, ez gimnasiorik
ez internet, ez almazen…
Teknologiak definitzen du
zer garen eta zer ginen.
Historiaurrean gure arbasoa
hormak margotzen zebilen…
Atapuerkako kobazuloan
erreparatuz dena den:
ikus liteke aunitz gehiago
ez dela aitzinatu hemen.