Matxinbeltzenea Euskal Etxea inauguratu zuen Bortzirietako Euskaltegiak (IKAk) Lesakan 1991ko udazkenean. Azaroaren 24an egindako ekitaldira jende eta pertsonalitate ugari bildu zen. Mikel Legarra Bortzirietako Euskaltegiko arduradunak zioenez, «Nafarroan arazo latzak ditugu euskaltegiak finkatzeko, herri ttikiez osatuta dauden eskualdetan arazo haundiak sortzen dira eta Matxinbeltzea proiektu honekin horri guztiari erantzun bide bat eman nahi diogu».