Aunitz solasten da gizon emakumeen berdintasunaz gaur egun. Dena den, solasteaz gain, zerbait gehiago? Gizon eta emakumeen berdintasuna (eskubide eta eginbeharrei dagokienean) gero eta hurbilago omen dago. Bai? Hala uste duzue? Gizarteak berak ez du hori hala denik sinisten. Hizkuntzatik hasita, hizkuntza bera berdintasunaren kontrakoa baita. Zer diozu? Gizonek gero eta gehiago laguntzen dugu! Lagundu? Hori da arazoa. Guk geuk erraten dugu, konturatu gabe (batzuk) emakumearen eginbeharrak direla eta gizonok laguntzen dugula. Hori bai, gero eta gehiago! Ze onak e? Ez dut demagogia merkerik egin nahi. Hausnarketa pittin bat bulkatu, bertzerik ez. Eta hausnartzen hasi bazarete, to, hausnarketarako azken esaldia: zer iruditu zaizue testu hau, kojonudoa? koñazo bat?