Euskaraz Bai pilota txapelketa igandean abiatuko da Donezteben

Aitor AROTZENA 2009ko azaroaren 20a

Malerreka eta Leitzaldeko pilotariak izanen dira aurrez aurre eta hurrengo igandean Bortziriak eta Baztangoak

Malerrekako Mankomunitateak antolatuta Euskaraz Bai Pilota txapelketa abiatuko da iganden honetan, azaroaren 22an, goizeko 10:30etik aitzinera Doneztebeko udal pilotalekuan. Leitzaldeko pilotariak Malerrekakoen kontra ariko dira igande honetan.
Igandean zortzi, azaroaren 29an, Baztangoak Bortzirietakon kontra ariko dira eta abenduaren 13an, Santa Luzia egunean, aurreko asteburuetako kanporaketa bakoitzeko irabazleen arteko finala jokatuko da eta ondotik, profesionalen arteko erremonte partida.

Nafarroako Kirol Jolasetan Errekakoak
Bertze aldetik, Errekako pilotariek Nafarroako Kirol Jolasetako partidak izanen dituzte Donezteben, larunbat goizeko 9:30etik aitzinera. Bigarren mailako alebinetan, Errekako bi bikote izanen dira aurrez aurre, Julen Inda eta Julen Larretxea, Oier Berasategi eta Mikel Lanaren kontra.
Hirugarren mailako infantiletan ere Errekako bi bikote izanen dira arerio: Julen Saldias eta Javier Saldias, Mikel Zozaia eta Unai Mariezkurrenaren kontra.
Hirugarren mailako benjaminetan, Errekako Aimar Leatxe eta Unai Ibarra Zugarraldeko bikotearen kontra ariko dira.
Bigarren mailako alebinetan, Errekako Eloy Garcia eta Aritz Arrieta Aralar Mendiko bikotearen kontra ariko dira.
 Lehen mailako jubeniletan, azkenik, finalerdietako joaneko partida jokatuko dute Errekako Gaizka Bendoiro eta Imanol Juanenak San Migueleko Senosiain eta Unanuaren kontra.

Nafarroako klub arteko txapelketa
Nafarroako klub arteko txapelketan, azaroaren 20an, otziral arratseko 20:00etan hasita bi partida jokatuko dira Altsasuko Burunda pilotalekuan, Alsasua eta Errekako ordezkarien artean. Buruz buru Errekako Imanol Baleztena ariko da eta binaka Unai Madariaga eta Mikel Kanpo.

Huarte eta Lizarrako lau terdikoak
Huarteko lau terdiko txapelketan, berriz, ortziral arratsaldeko 18:30ean final laurdenetako partida jokatuko du Errekako Joseba Madariagak Huarteko Eneko Yoldiren kontra.
Lizarrako lau terdiko txapelketan, igande goizeko 11:30ean hasiko den jaialdian jubenil mailako partidak izanen dituzte Mikel Maiak eta Irail Zestauk.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun