Nafarroako klub arteko eta Kirol Jolasetako txapelketetan aritu dira Errekako pilotariak

TTIPI TTAPA 2009ko azaroaren 18a

Nafarroako klub arteko txapelketan zenbait partida jokatu dituzte joan den asteburuan Errekako pilotariek.
Ortziralean Arbizun jokatutako partidan, 22 urtez beheitiko kategorian, Aldabideko Mattin Ezkurdiak eta Lukinek 22 eta 18 irabazi zieten Errekako Oier Bereau eta Mikel Mindegiari.
Larunbatean, Iruñan, bigarren mailako senior kategorian, buruz buru, Oberenako Antxok 18 eta 17 irabazi zion Errekako Imanol Baleztenari, baina binaka, Errekako Unai Madariaga eta Joseba Madariagak 22 eta 17 irabazi zieten Oreja anaiei.
Larunbatean, Irurtzunen, 22 urtez beheitiko kategorian, Irurtzungo Galarza eta Pazosek 22 eta 11 irabazi zieten Errekako Imanol Mitxelena eta Xabi Madariagari.

 

Nafarroako Kirol Jolasak
Nafarroako Kirol Jolasetan ere aritu dira Errekako pilotariak asteburuan.
Iruñeko Aranzadi pilotalekuan, hirugarren mailako benjaminetan, Errekako Aimar Leatxe eta Unai Ibarrak 18 eta 8 irabazi zieten Mendilloriko Murillo eta Azanzari.
Atarrabian, bigarren mailako benjaminetan, Aimar Saldias eta Ioritz Zelaietak 18 eta 2 irabazi zieten Beti Onak taldeko Izko eta Oskoz-i, eta Goio Mindegiak eta Julen Migeltorenak 18 eta 10 irabazi zieten Beti Onak-eko Arrastia eta Torrecillas-i.
Zubirin, bigarren mailako benjaminetan, Ibai Erasun eta Asier Arozenak 13 eta 18 galdu zuten Esteribarko De la Fuente eta Zelaiari.
Leitzan, bigarren mailako alebinetan, Errekako Julen Indak eta Julen Larretxeak 18 eta 10 irabazi zieten Aurrerako Beñat Altzelai eta Josu Sukuntzari.
Uharte Arakilen, bigarren mailako alebinetan, Oier Berasategi eta Mikel Lanak 18 eta 11 irabazi zieten Aralar Mendiko Navarro eta Cerezori.
Altsasun, lehen mailako alebinetan, Beñat Lazkano eta Iker Salaberriak 18 eta 10 irabazi zieten Pilotajaukuko Ramirez eta Gabirondori.
Iruñean, hirugarren mailako infantiletan, Errekako Zozaia eta Mariezkurrenak 18 eta 16 irabazi zieten Mendillorriko Jimenez eta Eslavari.
Hirugarren mailako infantiletan, Julen Saldias eta Javier Saldiasek 18 eta 10 irabazi zioten Oberenako bikoteari eta bigarren mailako infantileta, Aritz Fagoaga eta Javier Seinek 7 eta 18 galdu zuten San Juango bikotearekin.
Uharten, lehen mailako jubeniletan, Errekako Mikel Maiak eta Irail Zestauk 11 eta 22 galdu zuten Huarteko Loban eta Minarekin.
Altsasun, lehen mailako jubeniletan, Imanol Juanena eta Gaizka Bendoirok 22 eta 11 irabazi zieten Pilotajaukuko Lopez eta Juangori.
Etxarri Aranazen, Errekako Ibai Juanena eta Julen Altxuk 3 eta 22 galdu zuten Gure Pilotako Ijurra eta Agirrerekin.
Donezteben joan den ortzegunean jokatutako partidan, azkenik, Errekako Eloy Garcia eta Aritz Arrietak 16 eta 18 galdu zuten Oberenako Cordon eta Ancinekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun