Malerrekako Mankomunitateko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko inmigrazio programaren baitan Kultur arteko emakumeak ekitaldia eginen da azaroaren 19an, ortzegun arratsaldeko 17:00etan Mankomunitatearen egoitzan, Doneztebeko Merkatarien karrikako 17an. Jatorri desberdineko emakumeak biltzen dituen elkarte honetako bi partaidek, Eva Isturitz eta Cecilia Themmek, Kultur Arteko Emakumeak elkartearen ibilbidea kontatuko dute kafetxo baten inguruan, nola eratu zen, helburuak, ekintzak eta bere laburmetraia ere aurkeztuko dute.
Erakundeekiko harremanetarako eta gobernuaren eledunaren departamentuko inmigraziorako bulegoak diruz laguntzen du Malerrekako Mankomunitateak ekitaldi hau antolatu ahal izateko.