Nafarroako zortzinakako goma gaineko sokatira txapelketa abiatu zen larunbatean Arbizun. Lehen jardunaldi horretan, gizonezkoen 640 eta 600 kiloz beheitiko kategorietako lehen saioak eta emakumezkoen 500 kiloz beheitikoa egin ziren.
Gizonezkoetan, Amaiurko taldeak tiraldi guziak irabazi zituen bi kategorietan. 640 kilotan Berriozar izan zen bigarren eta Txantrea hirugarren. 600 kilotan, Berriozar izan zen bigarren. Bi talde bertzerik ez dira ari kategoria honetan.
Emakumezkoen 500 kiloko kategorian, Lesakako Beti Gazte nagusitu zen tiraldi guzietan, 4 puntu eskuratuz. Sakanak eta Amaiurrek elkarren arteko tiraldi bana irabazi zuten, baita Txantrearen kontrakoa ere, baina lesakarrekin galdu egin zuten. Beraz, bina puntu terdi eskuratu zituzten. Txantreak tiraldi guziak galdu zituenez, puntu bakarrarekin gelditu zen.
Datorren larunbatean, azaroaren 21ean, bigarren jardunaldia jokatuko da kategoria guzietan Lesakako pilotalekuan, 17:00etatik aitzinera.