Abenduaren 20an Arbizun jokatuko da Aizkora Txapelketako final haundia

TTIPI TTAPA 2009ko azaroaren 16a

Floren Nazabal etxarriarra da gaur egungo faboritoa. Utzitako argazkiak

Kanporaketa Asteasun jokatuko da azaroaren 22an

Erabakia dago non eta noiz jokatuko den Euskal Herriko Maila Nagusiko Aizkora Txapelketaren 25. edizioa: finala abenduaren 20an eginen da, Arbizun  (Nafarroa), 12:30­ean.
Finalean ariko diren aizkolariak zein izanen diren Asteasun (Gipuzkoa) azaroaren 22an eginen den kanporaketan erabakiko da. 17:30ean hasiko da lehia.

12 aizkolariak

Hauek dira lehen maila osatzen dutenak: Floren Nazabal (Etxarri-Aranatz, Nafarroa), Antonio Senosiain (Olague, Nafarroa), Luis Txapartegi (Aizarna, Gipuzkoa), Jo­xe­juan Barberena (Beruete, Nafarroa), Juan Jose Lopez (Lezaun, Nafa­rroa), Aitor Senosiain (Olague, Nafarroa), Iñaki Azurmendi (Arriaran-Beasain, Gipuzkoa), Jexuxmari Mujika  (Iba­rra, Gipuzkoa), Joxemari Olasagasti (Igeldo, Gipuzkoa), Joseba Otaegi (Zizurkil, Gipuzkoa), Daniel Vicente (Otsagabia, Nafarroa) eta Jose An­gel Zubiaga (Meoio, Araba). Otaegi eta Zubiaga lehen aldiz ariko dira Euskal Herriko Maila Nagusiko Txapelketan.
Kanporaketako lehenbiziko sei sailkatuek finalerako txartela eskuratuko dute eta azken biek maila galduko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun