Hazilaren 21ean eta 22an ospatuko dira aurtengo Santa Katalinak Ihalarren, alegia, hiruzpalau egun lehenago asteburuarekin bat egin ahal izateko. Larunbatean tripotx jatea izanen da Baratxartean.
Biharamuneko meza Santa Katalineko Elizan izanen da 10:30ean, eta ondotik, berriz, mutxikoak eta tripotx jatea Baratxartean.