Hazilaren 28an, izanen da aurtengo Eguberrietako merkatua. Azken urte hauetan bezala, eskola pribatuak eta ikastolak bat eginen dute eskulanak, apaingarriak, liburuak, diskoak eta jantziak saltzeko Eguberrien bezperan. Merkatua 09:00 aldean hasiko da plazan berean. Irabaziak urtean egiten dituzten hainbat ekitaldi eta ateraldien ordaintzeko baliatuko dituzte.