10 talde Integrazio Batzordearen aldeko futbol txapelketan

Xan Harriague 2009ko azaroaren 16a

Bigarren mailako finala Sarako bi taldek jokatuko zuten

Arrakasta izan du Seaskako Integrazio Ba­tzordearen alde Gaztetxeak, Atxuri Urdin peñak eta Olhain ikastolak antolatu zuten futbol txapelketak. Hamar taldek parte hartu zuten, 60 bat jokalarik gu­txi gorabehera. Azkaingo taldeak irabazi zuen, lehen mailako finalean Angelukoa menean hartuz. Biga­rren mailako finalean, berriz, saratarren arteko derbia izan zen. Sarako Izarra errugbi taldeko ordezkariek Atxu­ri Urdin peñaren kontra aritu ziren, baita nagusitu ere. Aipatzekoa da, bi talde Xiberoatik eto­rri zirela. Antolatzaileen arabera, egun guzian lagun arteko giroa izan zen nagusi.

Egunkariaren alde
Eguerdiko atsedenaldian, parte-hartzaile gehienek elgarretara­tzea egin zuten Euskaldunon Egunkariaren hetsiera salatzeko eta auzipetuei elkartasuna adierazteko.
Egunkaria duela sei urte hetsi zuten, baina heldu den asteetan hasiko da epaiketa Joan Mari To­rrealdai, Xabier Oleada, Iñaki Uria, Txema Auzmendi eta Mar­txe­lo Otamendiren aurka. Akusatzaileek diote Euskaldunon Egunkaria ETAren tresna zela eta bost kazetari ohiei etakide izatea lepora­tzen diete. AVT eta Dignidad y Justicia elkarteak dira akusatzaile bakarrak prokuradoreak berak auzia artxiba­tzea galdetu baitu frogarik ez delakoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun