Herritar talde bat hilabetero bilduko da treinbide berriaz eztabaidatzeko

Franck DOLOSOR 2009ko azaroaren 16a

Senpere zeharka lezakeen abiada haundiko treinbide berriaren pro­iektuak kezka haundia sortu du gure auzoetan, bereziki Helbarrun aldean, auzo hori izan baitaiteke kaltetuena. Ingu­ruetako herrietan jadanik egin den bezala, Sen­peren ere herritar talde bat sortzekotan da informazioa emateko eta proiektuari buru egiteko. Urriaren 30ean, 50 lagun bildu ziren Elkartetxean eta horietatik erdia bederen ez omen zen sekulan agertu orain arte egin diren gisa hortako bilkuretan. Herritar multzo horrek deliberatu du hemendik goiti hilabetean behin bilduko direla hilabe­teko bigarren ortziral arratsean. Ez da dudarik ondoko bilkuretan aipa­gai ainitz izanen dutela proiektua ainitz aitzineratzen ahal baita hazil huntan. Hilabete erdi­tsuan, Frantziako ga­rraio ministroa bilduko omen da Lapurdiko hautetsiekin, eta hilabe­te hondarrean treinbidea nundik pasako den jakinen omen da. Urta­rri­lean, proiektuaren kontrako manifestaldia eginen da Hendaian eta martxoan ospatuko diren Akitaniako bozen karietarat erreferenduma iraganen da jakiteko senpertarrek zer dioten treinbide berriaz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun