Zirikolatz euskal dantza taldearen 30. urtemuga hunkigarria izan da

Franck DOLOSOR 2009ko azaroaren 16a

Giro ederra sortu zen Zirikolatz dantza taldearen urteurreneko ospakizunean. Utzitako argazkiak

Lehengo eta oraingo dantzariak elgartu dira

Hiru hamarkada bete dira Zirikolatz Senpereko euskal dantza taldea kultura sustatzen ari dela. 30 urtez ehunka senpertarrek parte hartu dute abentura hortan eta denek oroitzapen ezin hobeak atxiki dituzte. Duela 20 urte, gaur egun baino mutil gehiago ari zen dan­tzan... Eta urteen buruan ez dituzte urra­tsak ahantzi, ez hori­xe. Hogoita hamargarren urtemugan, ingu­rutxoa ederki eskaini zuten lehenagoko dantzariek.

Giro bikaina
Besta hoberenak pres­tatuak ez direnak omen dira. Giro ona, noiz­nahi eta uste ez den momentuan piztu daite­ke. Hori gertatu zen Ziri­kolatz euskal dantza taldearen hogoita hamargarren urtemuga bestaren karietarat, gan den urriaren 25ean. Goizeko mezaren ondotik, lehenagoko eta gaur egungo dantzariak Inharrean bildu ziren elgarrekin baz­kaltzeko. Aperitifa denboran, lehenagoko argazki erakusketa ikusteko parada izan zen. Zonbat bidai, zonbat ateraldi, zonbat ikusgarri, zonbat urte? Balio haundiko argazki horiek ongi erakusten dute zonbat lan eta plazer izan duten ehunka senpertarrek euskal dantzaren ingu­ruan. Argi da lanean ari­tzea balio duela, zer­beit gelditzen baita beti: jakitatea eta adiskidetasuna. Urtemugako baz­kari hondarrean, bat-batean lehenagoko dantza­riak xutitu ziren eta dan­tzan hasi ziren duela ha­mabortz edo hogoi urte bezala. Entse­gurik egin gabe, txistulariak betiko doinuak jo zituen: aurres­kua, banako, txontxogilo, ingu­rutxo, makil ttiki... Eta urteak pasatu ez balira bezala, gizon eta emazte bilakatu diren/garen dantzari ohiak dantzan hasi ziren/ginen. Batere prestatua ez zen bat-bateko momentu hori nekez ahantziko dute/dugu Senpereko gazteek eta dantza taldeko arduradunek. Euskal dan­tzan aritzea bizi­kletan ibiltzea bezala da doike, ez da sekulan ahanzten. Noizko dan­tzari ohien talde berria?

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun