Etxelekun gasna onak egiten zituztela bagenekin, eta azkeneko aldi huntan lortu duten sariak fama ongi irabazia dutela erakusten du. Urriaren 1etik 3ra Kanaria Handia irlan, World Cheese Awards 2009 izeneko munduko gasnen txapelketa egin zen. Denetara 2.440 gasna aurkeztu ziren 37 nazio desberdinetakoak, eta harat gan ziren Etxelekuko gasnategiko nagusiak ere, beren gasna batekin. Hainbertze gasnen artean hoberenak bilatzeko 140 dastatzaile aritu ziren lanean, eta hara non, sari bat Urdazubira etorri zela, Idiazabal izeneko mailan urrezko domina lortu baitzuen. Zorionak Etxelekuko familiari! Informazio gehiago www.itgganadero.com web orrian ikusten ahal da.