Nafarroako bigarren tokirik bisitatuena Zugarramurdi da

Margari eta Koro 2009ko azaroaren 16a

Leitzeek bisitari andana erakartzen dute. TTIPI TTAPA

Nafarroako Gobernuak egin du zerrenda eta seigarrena Urdazubi da

Nafarroako turismoari dagozkion datuak bildu ondotik, Nafa­rroako Gobernuko Turismo Sailak herrialdeko hamar tokirik bisitatuenen zerrenda egin du, eta sailkapen ho­rretan bigarrena ageri dena Zugarramurdi da. Ekain erdialdetik irailaren 30era bitarteko datuak hartu dituzte kontuan, eta hala, Erribe­rriren ondotik, gure he­rriak jaso ditu emaitzarik onenak. Leizeak eta Sorginen Museoa dira batez ere, turistak erakartzen dituztenak.
Zerrendan, gure leize eta museoaren gibeletik, Leireko Monasterioa dago; Xabierko Gaztelua gero; Orreaga bosgarren; Urdazubiko leizeak seigarren; Iruñeko Katedrala eta bere museoa ondotik; Nafa­rroako ibilbide turistikoak zortzigarren postuan; Mendukiloko leizeak bederatzigarren eta Sendaviva parkea da hamargarren bisitatuena.
Turismo aldetik datu pozgarriak dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun