Finalaurrekoetan sartu da Txapelketa Nagusia

TTIPI TTAPA 2009ko azaroaren 16a

Azaroaren 15ean Hendaian aritu zen seikotea. Amets Arzallus nagusitu zen. TTIPI TTAPA

Bertsolari Txapelketa Nagusia 2009 finalaurrekoetan sartu da dagoeneko. Final-laurdenekoetatik  17k egin zuten ai­tzi­nera. Eta orain, finalaurrekoek 17 horiekin eta 2005eko zort­zi finalistetatik zazpirekin segitzen dute. Finalaurrekoetan bi itzuli eginen dira, eta zazpi saio guztira. Lehena Bergaran jokatu zen azaroaren 7an, biga­rrena Gasteizen azaroaren 8an. Azaroaren 14an Tolosan eta azaroaren 15ean Hendaian. Azaroaren 21ean Gernikan eginen da emanaldia (ai-Alai pilotalekuan, 17:30ean), eta hilaren 22an Iruñean (Anaitasuna kiroldegian, 17:30ean). Azken finalaurrekoa Donostian izanen da, azaroaren 29an (Antonio Elortza Belodromoan, 17:30ean). Finala, iragarri bezala, abenduaren 13an jokatuko da BECen. Informazio gehiagorako www.txapelketanagusia.eu web orrian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun