Joan den urtean baino 5.000 bisitari gehiago etorri dira

Joseba URROTZ 2009ko azaroaren 16a

Milaka eta milaka turista etortzen dira Leurtzara egun pasa egitera. Artxibokoa

Bisitari aunitz ibili da aurten ere Leurtza aldean: urri­ra bitarte 35.000 lagun. Bertako Laguntzaile Teknikoa den Mikel Albisuren ustez, datu hauek «arras positiboak» dira, bi arra­zoi nagusi daude ho­rren atzean: alde batetik, bisitarien kopurua goitu dela, iaz baino 5.000 gehiago etorri baitira eta horrela inoiz izan den kopururik haundiena lortu da. Gainera, 2008an baino 13 egun guttiagotan hartu dira datuak.
Eta bertzetik, igoera hori urtean zehar banatu dela. Izan ere, udaberri eta udazkenean ere kopuru haundiak izan dira (15.000 lagun). Hau ulertzeko, udabe­rriko  eguraldi onak eta udazken honetako on­ddo sasoi aparta kontuan hartu behar direla dio Albisuk.
Halere, dudarik gabe, uztaila eta abuztua dira jende gehien erakartzen dituzten hilabeteak. Uztailean, adibidez, 7.163 lagun izan ziren Leurtzan, eta abuztuan, berriz, 9.251.
Bataz bertze, egunean 145 lagun pasatu direla kalkulatu du Albisuk, 2008an baino 25 gehiago eguneko –2007an 158 bisitari izan ziren eguneko eta 2006an 162).

Etekinik atera daiteke?

Edozein modutan, jende kopuru hori dena Urrozko herriaren erditik pasatzen da, eta bada horri etekinen bat nola atera pentsatzen hasi beharko dela dionik ere. Gainera, bertze ingu­ruetan onddo bil­tzea arautu dutenez, kezka sortzen ahal da ea horrek honat jende gehiago ekarriko ote duen, inguruan izan dezakeen eraginarekin: aziendak, hesiak...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun