Bazkari baten bueltan bildu ziren urriaren 30ean Eratsun eta Ezkurrako ehiztariak Barranka hostalean. Ongi bazkaldu zuten, eta trago bat edo beste hartuta, palaz aritzera ere animatu ziren ehiza denboraldi txarraz ahazteko. Argazkian ageri den bezala, agur errituala ere egin zuten pilotariek, baina ez zuten partida akitzerik izan. Publikoan, bestalde, pilotari ezagunak ere ikusi ziren.