Malerrekan euskara indartzeko helburuarekin lanean ari dira Mankonumitatea eta udalak. Hala, urriaren 29an udal ordezkariek, entitate pribatuetako ordezkariek, Mankomunitateko euskara teknikariek eta Kontseiluko arduradunek bilkura egin zuten, Malerrekan ere Euskaraz Bai ekimena lantzeko.
Ezkurraren kasuan, herritarrek egunerokoan euskara erabiltzea lortu nahi da, eta Udalak ere, bere bilkura eta dokumentaziotan ere euskaraz egitea. Enpresa pribatuetan ere bultzatu nahi da euskara.