Bide onetik doa Elizako dorrean erloju elektronikoa paratzeko abian den bilketa. Nafarroako Kutxaren Zuk aukeratu, zuk erabaki egitasmoan sartua dago proiektua eta dagoeneko 170-180 lagunek aukeratu dute. Horri esker, %90a lortu da. Oraindik abendura bitarte dago aukeratzeko modua, eta horrela segituz, %100 eskuratuko da.
Gaur egungo erlojuaren egoera penagarria da, esfera hautsita dago eta orratzak kendu behar izan dira. Astero Jose Ferminek egiten duen lan txukunari esker erlojua ez aurreratzea eta normaltasunez jotzea lortu da. Hurrengo urte hasieran paratuko da erloju berria, eta 7.950 euro behar dira horretarako.