Alberto San Migel Mindegia Oizko alkatea da Malerrekako Mankomunitateko lehendakari berria. Hala erabaki zuten Malerrekako Mankomunitatea osatzen duten hamahiru udalerrietako ordezkariek azaroaren 3an egindako bilkuran. Horrela, orain arte Mikel Petrirena Iturengo alkate hilberriak zuen kargua beteko du oiztarrak