Abenduko Kultur Egunak, Joaldunen Eguna, dantza ikastaroak, Trinitate Eguneko bazkaria, antzerkiak, aurten maiatzean egindako gaupasa... Aunitz dira urte osoan Ibiltza Kultur Taldeak antolatzen dituen ekitaldiak. Eta horretarako, noski, sosa behar izaten da. Horri guztiari aitzin egiteko, aurten ere Ibilntza Kultur Taldeak boletoak paratu ditu salgai.
Lehenengo saria zare eder bat izanen da, bigarrena bainuetxerako bi sarrera eta hirugarrena, bi lagunendako afaria Altxunea erretegian.
Zarea osatzen duten produktuak Ibintza Kultur Taldeak eta herriko denda eta ostatuek eskainiak izaten dira: Herriko Ostatua, Aurtizko Ostatua, Altxunea erretegia, Ariztegi harategia, botika, Maritxu ileapaindegia eta Eider ileapaindegia. Lerro hauen bidez, Kultur Taldeak eskerrak eman nahi dizkie laguntza eman duten guztiei.Zozketa, ohi bezala, urtarrilaren 5ean, Errege Bezperan, eginen da Iturengo Ostatuan.
Behin zozketa egindakoan, zenbaki sarituak inguruko komunikabideen bidez jakinaraziko dira: TTIPI-TTAPAn, Xaloa telebistan eta Xorroxin Irratian. Zorte on denei!