Arrutenea Pilota Txapelketaren bigarren edizioa

Jaione OTXANDORENA 2009ko azaroaren 16a

Arrutenea Pilota Txapelketan parte hartu duten pilotariak eta antolatzaileak. Fermin ETXEKOLONEA

Bigarren urtez ospatu zen azaroaren 1an Arrutenea Pilota Txapelketa. Hasiera batean, arratsaldean jokatzekoa bazen ere, eguraldia zela-eta goizean egitea erabaki zuten antolatzaileek. Buruz buruko lau partida ikusteko aukera izan zuten hurbildakoek eta sari banaketaren ondotik luntxa ere izan zen. Hona hemen egun horretako emaitzak. Oihan Canabal 18-Peio Migelena 12 (biak igantziarrak); Iker Espelosin (Sunbilla) 18- Enaitz Anso (Legasa) 17; Andoni Espelosin (Sunbilla) 18- Iñaki Azpirotz (Irurita) 15; Unai Telletxea (Narbarte) 18- David Albiasu (Narbarte) 10.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun