250 lagun bildu ditu dantzarien bestako herri afariak

Jaione OTXANDORENA 2009ko azaroaren 16a

Neska gazteak dantza emanaldian. Utzitako argazkiak

Dantzari heldu eta gaztetxoek saio ederra eskaini zuten

Aurreko alean aipatu bezala, urriaren 31n ospatu zen lehen dan­tzari besta gure herrian. Goizean haurrendako jokoak izan ziren plazan. Gas Naturalekoek jarritako gaztelu puzgarriak, aurpegiko makillajeak eta  Wii jokoak ere izan zuten herriko neska-mutikoek goiz guztian, baita gosaria ere.
Bertzalde, zortzi-hamar postu ekologiko ere paratu ziren ikusgai eta hainbat produktu erosteko aukera ere izan zuen jendeak.


Arratsaldean17:00-etan hasi zen frontoian herriko dantzarien saioa. Antolatzaieek dotore aski  apainduta zuten frontoia ordurako eta saio polita eskaini ziguten haurrek nahiz helduek. Arratsean, berriz, 21:30ean,  250 lagun inguru  bildu ziren he­rri afarian, horietako aunitz Ulibeltzak Elkarteko bazkideak, joan den urtean suertatu zitzaien Eguberrietako loteriaren dirua probextu bai­tzuten bazkideei afaria ordaintzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun