LAB sindikatuak antolatu duen ‘Nafarroako Alternatiba Sindikala martxan’ kanpaina gure inguruan ere ibili da. Azaroaren 5ean Malerrekan ibili zen eta gero Doneztebeko Herriko Etxean agerraldia egin zuen eskualdeko egoeraren errepaso bat egin eta bidenabar egoera honetan LABen alternatibaren garrantzia azpimarratzeko. Itzulia Amaiurren akitzekoa zen.