Kalitateko zerbitzu sozialak eskatuko ditu LABek Lesaka, Bera eta Elizondon

TTIPI TTAPA 2009ko azaroaren 16a

Hilaren 26an hiru herrietan izanen da

«Denok kalitateko zerbitzu sozialak jaso­tzeko eskubidearen alde» he­rriz herri ibilaldia abiatuko du LAB sindikatuak ortziral honetan, azaroak 13, Tafallan.
Azaroaren 26an ailegatuko da eskualdera. Egun horretan, Lesaka, Bera eta Elizondon izanen da LAB, bertzeak bertze, propaganda banatzen, eta «egungo egoeraren hu­tsuneak agerian paratu, kalitateko zerbi­tzu sozial publikoak eskatu eta egiaz­ko parte-har­tze eta kontrol soziala aldarrikatzeko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun