Mendekotasuna duten pertsonei arreta eskaintzeko tailerra martxan da

TTIPI TTAPA 2009ko azaroaren 16a

Tailerrean parte hartuk oduten emakumeak eta Cederna-Garalur, Lesakako Herriko Etxeko eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko ordezkariak urriaren 28ko aurkezpenean. TTIPI TTAPA

Eskualdeko 15 emakumek eman dute izena

Baztan, Bortziriak eta Malerrekan mendekotasuna duten pertsonei zuzendutako arreta zerbi­tzua izeneko enplegu-tailerra abian da.


Gure eskualdean egiten den bigarren tailer hau Cederna Garalur elkarteak sustatu du, Nafa­rroako Enplegu Zerbi­tzuaren  eta Lesaka, Bera, Baztan eta Doneztebeko udalen finantziazioarekin, eta Europako Gizarte Funtsaren finan­tziazioarekin. UPD-Inafre erakundeak ere lagundu du.


Gobernuak 154.521 euro paratu ditu Enplegu Zerbitzuaren bitartez eta aipatu udalek 18.000 euro ordaindu dituzte denen artean. Urria­ren 28an Lesakan egindako aurkezpenean zuten Lesakan eta Edurne Garro tailerraren zuzendariak «toki-entitateek lan-bazterkeria sufritzeko arris­kuan dauden pertso­nen kualifikazioa lantzeko ekin­tza honetan izan duten inplikazioa» nabarmendu zuen. Eskualdean 65 urtetik goitikoak %21 baino gehiago dira. «Hori dela eta, mende­kotasuna duten pertsonen zainketarekin lotura duten zerbitzu gehiago eta kalitate handiagokoak behar dira zonaldean, batez ere emakumea lan-merkatuan txertatzen ari dela kontuan hartuta, izan ere, historikoki eurek hartu izan dute beren gain pertsona horien zain­keta».


Tailerraren zuzendariarekin batera, Juan Fermin Mitxelena Lesakako alkatea, Esther Celaya Cederna-Garalur elkartearen zuzendari gerentea eta Jose Luis Ruiz Ciruelos Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren zuzendari-gerentea izan dira, baita tailerrean ariko diren 15 ikasleak eta praktikak egiteko erabiliko dituzten egoitzetako eta zentroetako ordezkariak ere.

Enplegu-tailerrak
Enplegu tailerrak enplegua sortzen lagun­tzeko neurriak dira, eta 25 urtez goitiko langabeei zuzenduak dira; emakumeek eta prestakuntza guttiko etorkinek dute lehentasuna, baldin eta tailerrean ematen den espezializazioarekin lotura duen enpleguaren bila dabiltzanak badira.
Joan den urteko tailerrean parte hartu zutenen artean, %80ak baino gehiagok lortu zuen lanpostua ikastaroa bukatuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun