Aspaldiko ohiturari segituz, 30 lagunetik goiti elkartu ziren urriaren 25ean Larraburuan uso-jatea egiteko. Jose Javier Zubieta elkarteko presidenteak erran digunez, «jendeak ilusio eta gogo haundiz esperatzen du bazkari hau, uso-sasoiaren barrenean egun berezia izaten baita, aspaldiko urtetan ospatzen duguna». Anttoniotik ekarri zituzten usoak eta berandura arte luzatu zuten besta musean eta partxisean.
Mus eta partxis txapelketak
Azaroaren 8an hasi zuten Larraburuan Mus eta Partxis txapelketa. 18. edizioa izanen da eta hamar bikotek parte hartuko dute musean eta zortzik partxisean. Igande goizetan jokatuko dituzte mus partidak eta arratsaldean partxisekoak. Abenduaren 27ra arte luzatuko dute txapelketa. Egun horretan eginen dituzte bazkaria eta sari-banaketa.