Nafarroako goma gaineko sokatira txapelketa hasiko da larunbatean Arbizun

TTIPI TTAPA 2009ko azaroaren 13a

Amaiur izanen da eskualdeko ordezkaria mutiletan. Fermin ETXEKOLONEA

Amaiur eta Beti Gazte nesketan eta Amaiur mutiletan izanen dira eskualdeko ordezkariak

Nafarroako goma gaineko sokatira txapelketa abiatuko da larunbat honetan, azaroaren 14an, Arbizun. Guzira hiru jardunaldi jokatuko dira. Gizonezkoak bi pisutan lehiatuko dira, Amaiur, Berriozar eta Txantrea 640 kilotan, eta Amaiur eta Berriozar 600 kilotan. Emakumezkoetan, berriz, pisu bakarra izanen da, 500 kilokoa eta Sakana, Beti Gazte, Amaiur eta Berriozar lehiatuko dira.  Kategoria guzietan hiru jardunaldi jokatuko dira eta 600 kiloko gizonezkoen kasuan, bi talde bakarrik daudenez, tirada dobleak izanen dira.
Aipatu bezala, larunbat honetan, Arbizuko kiroldegian eginen da lehen jardunaldia 17:00etan. Bigarren saioa azaroaren 21ean eginen da, arratsaldeko 17:00etan Lesakako udak pilotalekuan eta azaroaren 28an eginen da azkena, Elizondoko kiroldegian, ordu berean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun