Doaneko formakuntza ikastaroak eskainiko dira azaroaren 19 eta 20an Bertizen

TTIPI TTAPA 2009ko azaroaren 11

Bisitariekin harremana izaten dutenei zuzenduta, 15 lagun behar dira egin ahal izateko

Xehetasunen Kultura formakuntza Planaren baitan eta “Anfitriones” izeneko programaren barrenean, azaroaren 19 eta 20an doaneko formakuntza ikastaroak eskainiko dira Oieregiko Bertizko Jauregian, bisitariekin harremana duten langileei zuzenduak.
Azaroaren 19an, taldean lan egin izenburupean bi ikastaro eginen dira. Goizean, 10:00etatik 14:00etara taldean lan egitearen garrantziaz arituko dira eta arratsaldean, 16:00etatik 20:00etara jarrera positiboa eta etengabeko hobekuntzaz.
Azaroak 20an, zer aholkatzen nauzu? Galderari erantzuteko ikastaroak izanen dira.
Goizeko 10:00etatik 14:00etara, norbere enpresaren zerbitzuak eta eskaintzak aholkatzeko ikastaroa eginen da eta arratsaldez,
16:00etatik 20:00etara, norbere turismo helmugako leku eta zerbitzuak aholkatzeki ikastaroa. Ikastaroak doanekoak eta interesgarriak dira,
baina aurrera ateratzeko 15 pertsona behintzat apuntatu behar dira ortziral honetarako, azaroaren 13rako. Norbaitek informazio gehiago nahi badu edo apuntatzeko: 848 42 46 26 edo monarupe@cfnavarra.es

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun