Asteburuko kirol jardunaldiak Bortzirietako futbol derbia zuen kadete mailan. Lehen itzulian Matzadan beratarrak nagusitu baziren ere, Mastegin lesakarrak izan ziren garaile, 3-0.
Lesakatik mugitu gabe, Gipuzkoako Ohorezko mailan ari den talde nagusiak garaipen garrantzitsua eta sufritua lortu zuen. Honela, azken hiru partiduetan zazpi puntu lortuta, denboraldia hasi zenetik lehen aldiz, jautsiera postuetatik ateratzea lortu dute.
Nafarroako Preferenten Baztanek jautsiera postu horretan oraindik murgilduagoa dago, Giltxaurdin galduta eta Aurreraren etxetik kanpoko garaipenak ere ez du balio leitzarrek jautsiera postuak atzean uzteko.
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan garaipena lortu zuen Gure Txokoak eta Nafarroakoak berdinketa Doneztebek.
Eskubaloian emaitza txarrak bi talde nagusientzat, bai Lindutx BKTk emakumezkoetan, bai Errekak gizonezkoetan galdu egin baitzuten.
Errugbian, Baztan Rugby Taldeak Santandarren jokatu behar zuen partida bertan behera gelditu zen eguraldi kaxkarrarengatik.
Hauek izan dira asteburuko emaitzak:
FUTBOLA
Nafarroako Preferente mailan
Baztan 0 – Subiza 1
San Cristobal 1 – Aurrera 2 (Jon eta Bengoetxea)
Gipuzkoako Ohorezko mailan
Beti Gazte 2 (Mikel Irigoien eta Ander Maia) – Aloña Mendi 1
Gipuzkoako Gorengoen Mailan
Gure Txokoa 1 (Jon Mikel Matxiarena) – Amara Berri 0
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Mariño 2 - Beti Gazte B 1 (Pablo Taberna)
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Bidezarra 1 – Doneztebe 1 (Ibai Ordax)
Jubeniletan, Gipuzkoako Ohorezko mailan
Union Txiki Touring 0 - Beti Gazte 1 (Iker Telletxea)
Jubenilak, Gipuzkoako lehen mailan
Gure Txokoa 4 (Julen Baleztena (2), Asier Garcia eta Julen Errandonea) – Dunboa Eguzki 0
Gipuzkoako kadeteen lehen mailan
Beti Gazte 3 (Rodrigo Susperregi eta Unai Zamoranok (2)- Gure Txokoa 0
Nafarroako kadeteen bigarren mailan
Doneztebe 7 (Jon Sein (2), Ander Basterra (2), Unai Arozena, Ibon Leiza eta Dani Garcia) – Lezkairu Rematxa 0
Nafarroako Infantilen lehen mailan
Etxarri Aranaz B 0 - Beti Gazte 5 (Koldo Ordax (2), Unai Telletxea (3)
Doneztebe 2 (Mikel Retegi eta Fermin Estanga)– Navarro Villoslada 1
Nafarroako alebinen futbol-7 ligan
Amigó A 7 – Doneztebe 1 (Aritz Narbarte)
Emakumezkoen Gipuzkoako Ligan
Touring 3 - Beti Gazte 0
ARETO-FUTBOLA
Gipuzkoako bigarren mailan
Gure Txokoa 3 – Laskorain 4
Gipuzkoako hirugarren mailan
Electrodomesticos Zumy 4 - Umore Ona 2
Nafarroako neska jubenilak
Tafalla 1 – Doneztebe 3 (Maider Leizeaga (2) eta Itxaso Iriarte.
Nafarroako neska kadeteak
Doneztebe 2 (Izaro Ariztegi eta Sara Azkarate) – Atarrabia 0
ESKUBALOIA
Emakumeen 1. Maila nazionalean
Molins de Rei 24 - Lindutx BKT 23
Mutilen 2. maila Nazionalean
Anaitazarra 24 – Erreka 19
Mutiko jubenilak
Loyola 50 – Erreka 25
Neska jubenilak
Loyola 45 – Erreka 24
Neska kadeteak
Lindutx BKT A 30 – Aldezar 2
Lindutx BKT B 18 – Loyola A 33
Neska infantilak
Beti Onak 16 - Erreka 18
Cantolagua 12 - Lekaroz A 24
Lagunak 38 - Lekaroz B 16
Alebin neskak
Erreka – Loyola A
Baztango KT 11 – Aldezar 5
SASKIBALOIA
Senior 1. Mailan
Toki-Ona Bortziriak 53 – Cocinas Joma Olite 67
Senior 2. mailan
Silotite Lekaroz – Larraona
Kadete mutikoak
Paz Ziganda Ikastola – Lekaroz
Kadete neskak
Huerto UNB 13 - Toki-Ona Bortziriak 35
Infantil neskak
Navarro Villoslada A 32 - Toki-Ona Bortziriak 21
Aurreinfantil neskak
San Cernin B 22 – Toki-Ona Bortziriak 20
Minibasket neskak
Sagrado Corazon 48 - Toki Ona Bortziriak 29