Erreka elkarteak zortzigarren urtez antolatutako eskuz binakako pilota txapelketan izen emateko epea irekiko da azaroaren 6tik 30era. Horretarako Erreka elkartearen 948 450991 fax zenbakira bidali behar da izen-emate orria. Azkeneko urteetan bezala, zazpi kategoriatan ariko dira pilotariak: benjamin, alebin, infantil, kadete, jubenil, sub-22 eta senior elite. Azken honetan gonbidapen bitartez parte hartu ahal izanen da, baina gainerako guziak txapelketa irekiak dira, fitxa duten pilotari guzientzat.
Txapelketa 2010eko urtarrilean hasiko da, kanporaketa sistemaren bitartez eta finalak otsail hondarrean edo martxo hasieran jokatuko dira.
Benjamin, alebin eta infantil mailako partidak igande goizetan jokatuko dira Doneztebe, Urrotz eta Legasako pilotalekuetan; kadete eta jubenil mailakoak igande goizetan Lesakan eta Donezteben eta sub-22 eta senior elite mailakoak asteazken arratsaldetan Donezteben, Beran eta Lesakan.
Titin III txapelketan txapeldun
Logroñon jokatu ziren igandean Titin III txapelketako finalak eta Errekako bi pilotarik txapel bana ekarri zuten.
Benjamin mailan, Iker Salaberria goizuetarrak, Cordon II errioxarrarekin bikote eginez, 18 eta 16 irabazi zien Errioxako Ruiz eta Azpeitiko Alberdiri. Jubeniletan, berriz, Unai Madariaga urroztarrak, Aldabideko Lukinekin 22 eta 9 irabazi zieten Mendinueta gipuzkoarrari eta Aurrera Saiaz elkarteko Zinkunegiri.
Nafarroako klub arteko txapelketa
Nafarroako klub arteko txapelketan, bigarren mailako senior kategoriako norgehiagokak jokatu ziren larunbatean Donezteben, Erreka eta Altsasuko Pilotajaukuren artean. Buruz buru, Errekako Imanol Baleztenak 18 eta 13 irabazi zion Irigoien-i eta binaka, Errekako Beñat Oronoz eta Mikel Mindegiak 22 eta 21 irabazi zieten Mazkiaran eta Alustizari.
Nafarroako Kirol Jolasetako emaitzak
Joan den asteburuan Errekako pilotariek Nafarroako Kirol Jolasetako partidak izan zituzten.
Atarrabian, bigarren mailako infantiletan, Errekako Aritz Fagoaga eta Javier Seinek 18 eta 11 irabazi zieten Beti Onak taldeko Odei Ayesa eta Aitor Bidaurretari.
Irurtzunen, hirugarren mailako infantiletan, Errekako Julen eta Javier Saldiasek 18 eta 5 irabazi zieten Irurtzungo Aldaregia eta Irañetari.
Zubirin, hirugarren mailako infantiletan, Errekako Mikel Zozaia eta Iker Mariezkurrenak 18 eta 15 irabazi zieten Esteribarko Martin Iribarren eta Asier Izal-i.
Uharten, lehen mailako alebinetan, Errekako Iker Salaberriak eta Beñat Lazkanok 17 eta 18 galdu zuten Uharteko Pedro Etxeberria eta Mikel Etxegiarekin.
Aranzadin, hirugarren mailako kadetetan, Errekako Ibai Irabarren eta Jon Mikelarenak 9 eta 22 galdu zuten Mendillorriko Joseba Bazterretxea eta Aitor Zaraguetarekin.
Lizarran, bigarren mailako jubeniletan, Errekako Ibai Juanena eta Unai Mariezkurrenak 5 eta 22 galdu zuten San Migueleko Sanz eta Diazekin.
Noainen, bigarren mailako jubeniletan, Errekako Iker Rojo eta Xabier Karrionek 21 eta 22 galdu zuten Noaingo Iriarte eta Azkonarekin.
Lehen mailako jubeniletan, Errekako Gaizka Bendoiro eta Imanol Juanenak 22 eta 8 irabazi zxieten San Migeleko Aznarez eta Pagolari.
Lodosan, lehen mailako jubeniletan, Errekako Mikel Maia eta Irail Zestauk 16 eta 22 galdu zuten San Francisco Javier taldeko Sota eta Suberorekin.
Burlatako txapelketa
Burlatako txapelketan, azkenik, benjamin mailan, Umore Onako Apezetxeak eta Errekako Salaberriak 18 eta 7 irabazi zieten Arbizuko Goikoetxea eta Olaetxeari.