Azaroaren 5ean, ortzegun ilunabarreko 20:00etan botako den txupinazoarekin hasiko dira Aurtizko San Martin bestak. Ondotik herriko txistulariekin kalejira eginen da. 22:00etan mus txapelketa jokatuko da.
Herritarren Eguna ortziralean
Ortziralean, azaroaren 6an, Herritarren Eguna ospatuko da.
10:00etan argisoinuak joko dituzte herriko txistulariekin eta trikitilariekin. 12:00etan aizkora apustua jokatuko da Ander Erasun, Angel Arrospide, Oihan Larretxea eta Joxe Mari Olasagastiren artean. 14:00etan herri bazkaria izanen da Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariekin. Joxe Anjel akordeoilariak alaituko du bazkalondoa. Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da GABEZIN taldearekin.
Larunbatean, azaroaren 7an, goizeko10:00etan argisoinuak izanen dira herriko txistulariekin. 12:00etan pilota partidak jokatuko dira. 17:00etan trikitixa jaialdia. Gauez dantzaldia LAIOTZ taldearekin.
Igandean, azaroaren 8an ere, goizeko 10:00etan argisoinuak izanen dira herriko txistulariekin. 11:00etan Meza Nagusia. Ondotik Iturengo dantzarien saioa. 18:00etan Juantxo el Charro mariatxia eta bere dantzariak ariko dira. Ondotik Oihana Elizalde eta Oihana Mindegia trikitilariekin dantzaldia.
San Martin eguna
Asteburua pasatuta, heldu den asteazkenean, azaroaren 11n, San Martin egun handia ospatuko dute Aurtitzen. 10:00etan argisoinuak izanen dira herriko txistulariekin. 11:00etan Meza Nagusia. Ondotik luntxa Aurtizko Ostatuan. Arratsaldean haurrentzako jokoak. 18:00etan postre lehiaketa Elkartean, trikitilariek alaituta.