Solaslaguna egitasmoaren aurkezpena eginen da egunotan eskualdean

TTIPI TTAPA 2009ko azaroaren 5a

Estebe Apezetxe erratzuarra izanen da Solaslaguna egitasmoa dinamizatuko duena eskualdean. TTIPI TTAPA

Azaroaren 6an Beran eta Lesakan eta azaroaren 11n Donezteben eta Elizondon

Aurten ere Solaslaguna egitasmoa martxan paratu nahi dute eskualdeko Euskara zerbitzuek Topagunearen laguntzaz, euskaldun berriak eta euskaldun zaharrak elkartu eta euskararen erabilera bultzatzeko asmoz. Aurten, horretarako, dinamizatzaile bat hartu dute, Estebe Apezetxe erratzuarra. Baztan, Malerrekan eta Bortzirietan ariko da, eta aste honetan aurkezpenak eginen ditu eskualdeko herri buruetan.

Bortzirietan, Lesakan eta Beran izanen dira ortziral honetan, azaroaren 6an:

Beran, Errekalde ostatuan, 18:30ean.
Lesakan, Casino ostatuan, 20:00etan.

Heldu den asteazkenean, azaroaren 11n, Baztanen eta Malerrekan eginen da aurkezpena, 18:30ean Doneztebeko euskaltegian eta 20:00etan Elizondoko Arizkunenean.

Proiektu honen bidez, herriko euskaldunak harremanetan jarriko dira, euskaldunon mundua ikusgarri eginen da eta hiztun berriak euskaldunon munduko partaide egitea erraztuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun