Apez Erratzu, Arizkun, Amaiur, Urdazubi eta Zugarramurdin

TTIPI TTAPA 2009ko azaroaren 3a

TTIPI TTAPA

Erraza da bortz herritako apeza izatea?
Bai, ongi organizatzen bazara.


Nahiago izanen zenuke Erribera aldera tokatzea?
Berdin da, Jainkoa eta Eliza zerbitzatzea da garrantzitsuena igor­tzen nauten lekua edozein dela ere.


Kontent zaude eskualde honetan?
Oso pozik.


Elizako aferetan zer da makurren eramaten duzuna?
Kantua, baina saiatzen naiz hobetzen.


Zer botatzen duzu faltan gehien?
Denbora jendearekin egoteko.


Zer moduz defenditzen zara euskaraz?
Uste dut uler­tzen nautela, baina hobetu behar dut.


Bi afizio?
Irakurtzea eta musika entzutea.


40 urterekin egin zinen apez. Berandu?
Lanean eta lagunekin, nere eguneko bizian izan nuen Jainkoaren deia.


Bederatzi senideren artean gazteena. Mimatua izan zara?
Ez, baina anai-arrebek ongi zaindu naute.


Osasunazalea zarela jakin dugu. Egia da?
Bai, oso zalea.


Iruñekoa izanik, zer duzu nahiago, hiriburua ala herri ttiki bat?
Herri ttiki bat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun