Kabareta Lur Berrin

Xan Harriague 2009ko azaroaren 3a

TTIPI TTAPA


Ikuskizun sorta ikusten ahalko da heldu den igandean  Lur Berri gelan. Zalapartaka elkarteak kabaretea antolatu du 18:30etik aitzinera. Baionatik, Senperetik, Beratik, Lesakatik eta Irundik etorriko diren  artistek antzerkiak, musika emanaldiak, dantzak eta zirkoa eskainiko dituzte. Katalan batzuek ere parte hartuko dute ikuskizunean. Gomitatuen artean izanen dira Josu Goia eta Jean Michel Bereau, besteak beste. Herriko ordezkari gisa, berriz, Jean François Goietxe Ipotx eta Iñaki Iriarte ariko dira. Txalaparta ere izanen da igandeko Kabaretean. Sartzea bost eurokoa izanen da, eta nahi izanez gero, krakada han berean egiten ahalko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun