Laister 400 urte beteko diren gertatakarien oroitgarriak egiten ari dira jadanik herrian, eta horren harira, hazilaren 8rako (igandea) izigarri ikuskizun pulita bat prestatu da: Inkisizioak erahildako herritarren omenezko kantaldi bat.
Kantari hauek eskainiko dute emanaldia: Anari, Maddi Oihenart eta Ornitorrinkus (Maialen Lujanbio bertsolaria eta Judith Montero saxofoijolea). Kantaldi honen berezitasuna kantariak emakumeak direla da. Orduan zigortutako gehienak hala baitziren.
Museoan izanen da, 17:00etan. Sarrerak Marixan ostatuan daude salgai 10 eurotan, eta egunean erosiz gero, 12 euro balioko dute.