Erantzun ona izan du Correosek egin nahi duen aldaketaren kontrako sinadura bilketak

Margari eta Koro 2009ko azaroaren 3a

Argazkia: Koro eta Margari Correosek posta zerbitzuak egin nahi duen aldaketaren kontrakoak dira herritar gehienak. TTIPI TTAPA

44 lagunek sinatu dute, kaltetutako ia guztiek


Correosek baserrietara posta ez eramateko egin nahi duen aldaketa dela-eta, kaltetutakoen sinadura bilketa bat egin da. Etxa­larko He­rriko Etxe­tik atera da ekimen hau eta arras ongi hartu da. Urriaren 17an eta 18an Herri­ko Etxean sinadura bilketa antolatua zegoen, eta ia-ia kaltetutako gehienak pasatu ziren, denetara 44 lagun.
Behin sinadura guztiak bildu ondotik, hurrengo pausua abokatu batekin herrietako alkateak elkarre­kin Kontsumo Bitartekari­tza Batzordera gatea izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun